entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-24

Bengo eta Sua taldeak ariko dira Ondarroan, Musikaren Egunean

Ekainaren 21ean izango da Europa mailako ospakizun eguna eta, Euskal Herriari dagokionez, Beikozini aretoan izango da ekitaldia, EHMBE-k sustatuta.

Bengo - Bakarrik
Sua - Hormak apurtzea

Ekainaren 21a Europa mailako Musikaren Eguna da. Euskal Herriari dagokionez, EHMBE arduratzen da data berezi horren karietara ekitaldia antolatzeaz. Aurtengoa hirugarrena izango da, eta Ondarroako Beikozini Aretoan gertatuko da. 

Bengo eta Sua taldeek emango dute kontzertua eta sarrera doakoa izango da. Aurtengo zuzenekoaren xedea, EHMBE-k azaldu duenez, “talentu berriak potentziatu eta musikari berriei ikusgarritasuna ematea” da.

Aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi geroago, 20:00etan, hasiko da Bengo artistaren kontzertua. Oiartzungo musikariak hip-hopa egiten du. Break dantzaria eta abeslaria da, eta musika munduan sei-zazpi urte daramatzan arren, lehen diskoa 2021ean argitaratu zuen, euskaraz grabatutako 4 Taupada izeneko albuma. Aurten, Bizirik izeneko diskoa kaleratu du.

Ondoren Sua taldearen txanda izango da. 2018an sortu zen lau kidez osaturiko talde bizkaitar hau. Gaztea Irratiko maketa lehiaketa irabazi zuten eta ordutik berezko estiloa jorratzen dihardute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.