entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-19

Beñat Goitiaren Benizze proiektuak irabazi du Paradisu Zinema musika-beka

EHZ Festibalak, Elkar argitaletxeak eta Antxeta irratiak bultzatuta, Iñigo Muguruza zenaren omenezko ekimenak 10.000 eurorekin finantzatuko du diskoaren ekoizpena, edizioa eta sustapena.

Benizze Benizze

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Beñat Goitia musikariak proposaturiko Benizze proiektuak I. Paradisu Zinema musika-beka irabazi du. Hala, 2024ko Euskal Herria Zuzenean jaialdian kontzertua emateko aukera ez ezik, diskoa ekoitzi, editatu eta sustatu ahal izateko 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

EHZ Festibalak berak, Elkar argitaletxeak eta Antxeta irratiak sustaturiko ekimena da Paradisu Zinema beka, Iñigo Muguruza zenaren omenez abiatua, eta euskarazko musika-sortzaile berriak hauspotzeko asmoz. Eta, hain justu, eragile horietako kide banak osatu dute epaimahaia. Andres Kamio Elkar Musikako arduraduna, Joana Barbier EHZ festibaleko antolatzailea eta Maia Muruaga Antxeta irratiko kazetaria arduratu dira hautaketaz.

Orotara, 28 proposamen jaso dituzte iragan martxoan bekaren lehen edizioa iragarri zutenetik. Epaimahaiak, baina, Benizze saritu du bere “ausardia eta freskotasuna” goraipatuz.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.