entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-23

Bele bakarkako proiektua abiatu du Lide Hernandok

Afrikar-amerikar musika beltza eta doinu urbanoak ditu oinarri, eta ekainaren 8an estreinatuko du aurreneko singlea.

Liher musika taldeko ahotsa eta gitarra da Lide Hernando. Baina, banda horretan rocka jorratzen duen arren, musika estilo hori ez da bere oinarria. Orain bakarkako proiektu berria abiatzera doa –Bele– eta, honetan bai, bluesa, soula eta musika beltza landuko ditu. “Ni adar horietatik nator, eta denbora neraman sustrai horietara itzultzeko gogoarekin”, adierazi du bere sare sozialen bitartez. 

Estilo horiei egungo musika urbanoaren zertzeladak gehituko dizkiola ere azpimarratu du. Batez ere estudioan eta ekoizpen prozesuan gehitu dio kutsu hori: “Tresna organikoak instrumentu elektronikoekin nahasten saiatu gara. Sintetizadoreak, hip-hopeko beaten bate dota ahots efektu solte batzuk txeratu ditugu”, azaldu du.

Hain justu, estudioan bidelagun izango du Iñigo Etxarri (Liher). IN estudioetan grabatu dute eta Etxarri “ekoizpen lan handia” egiten ari dela nabarmendu du Hernandok.

Alderdi estetikoari dagokionez, Iratxe Etxeandia argazkilaria arduratu da orain arte zabaldu dituen erretratuak egiteaz. Horretaz aparte, Nitya Lopez zuzendariarekin grabatu du bideoklipa. 

Lehendabiziko singlea ekainaren 8an zabalduko du. Eta etorkizuneko zuzenekoen nahiz kolaborazio posilbleen berri ere datozen egun eta asteetan emango du artistak. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.