Hamahiru kanta berri, askotarikoak, dakartza Belako talde mungiarrak. White Lies, Sangre Total eta Orein Orain singleak eklektikotasun horren aurrekari gisa zabaldu dituzte iragan hilabeteetan, eta orain lan osoa aurkeztu du boskoteak.
Sigo Regando da Belakoren 5. diskoa, Josu Ximun taldeko gitarra-jotzaileak ekoitzirikoa. Hiru urte joan dira Plastic Drama kaleratu zutenetik, zaleak esperoan zituzten, baina aurreikuspen guztiak motz utzi dituzte, Tamesis ibaian, ontzi batean, egin baitute aurkezpena, Londresen. Diskoa eskuratzeko ‘preorder’-a egina zutenek, kontzertu birtualerako sarbidea ere erosi zuten.
Euskal Herrian, aurreneko kontzertua, gaur bertan (irailak 8) emango dute Donostiako Boga Boga festibalaren baitan. Eta gaur bertan zabaldu dute, baita ere, udazkeneko biraren behin-behineko data-zerrenda.
Euskal Herriari dagokionez, bi hitzordu gehiago:
URRIAK 13. Bilbo, Kafe Antzokia.
URRIAK 21. Ordizia. Ordiziarock.