entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-28

Belako, Viva Belgrado eta Moonshine Wagon ariko dira Marabilli festibalean

Urriaren 6an eta 7an egingo dute jaialdiaren 6. edizioa Ondarroan. Kontzertuak Musika Plazan eta Beikozini aretoan izango dira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Marabilli Sormen Festibala egingo dute seigarrenez Ondarroan. Datozen urriaren 6an eta 7an izango da aurtengoa eta, antolatzaileek aurreratu dutenez (tartean Kirmen Uribe idazlea), halako formatua duen azkeneko ekitaldia izango da.

Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenezko sormen jaialdiak zinema saioak, antzerkia, solasaldiak eta musika uztartuko dituen programazioa dakar urriko lehen astebururako.

Musika-saioei dagokionez, urriaren 6ko hasieran jaian, 00:00etatik aurrera, Moonshine Wagon, Malandro eta DJ Elepunto ariko dira zuzenean eta doan.

Zapatuan, aldiz, Tapia eta Leturia eta, ondoren, Emepebost igoko dira Musika Plazako oholtzara, 20:30etatik aurrera. Aurtengo kontzertu nagusia, aldiz, Beikozini aretoan izango da, urriaren 7an bertan, 22:00etatik aurrera: Viva Belgrado eta Belakoren eskutik. Hau ere doan izango da eta Belakoren Sigo Regando 5. diskoko kanta berriak zuzenean entzuteko lehendabiziko aukeretako bat izango da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.