entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-08

Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare ariko dira EHZn

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitarte egingo dute jaialdia, Irisarrin. Martxoaren 12ra arte, hiru egunetarako sarrerak 40 euroan izanen dira salgai.

Belako Belako

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskal Herria Zuzenean musika festibalaren 27. edizioaren lehen-lehen xehetasunak azaldu dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten ere, laugarren urtez, Irisarrin egingo dute eta Etengabe Azalberritzen lemapean pasatuko da. 

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitarte, makina bat talde eta artistak hartuko dute parte EHZn. “Ahal bezainbeste musika estilo, adierazpen eta doinu” ekarri nahi dituzte oholtzara, baita sorkuntza berriei ere. Momentuz sei izen iragarri dituzte: Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare. 

Kontzertuak arratsetan izango dira, eta horretarako bi eszenatokitan banatuko dute pentzea. Datozen asteetan egitaraua osatuko dute izen gehiago iragarriko dituztela argitu dute baina, hala eta guztiz ere, sarrerak salgai jarri dituzte jada. Martxoaren 12ra bitarte, hiru egunetarako sarrerak 40 euroan eskura daitezke www.ehz.eus atarian.

Euskal Herriko bazter ezberdinetatik musikazaleak festibalera hurbildu ahal izateko autobus-sarea antolatuko dutela ere jakinarazi dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.