entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-05

Bas(h)oan II diskoa aurkeztu dute

Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek 2017an atera zuten izen bereko diskoaren bigarren partea kaleratu dute.

Bas(h)oan II bashoanII

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Robbie Basho gitarrista estatubatuarraren omenezko diskoa izan zen, funtsean, 2017an Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek kaleratu zuten Bas(h)oan. Egitasmoa luzatu da, ordea, taldearen izen ere bihurtu da, eta orain, bost urte geroago, uztaren bigarren partea heldu da: Bas(h)oan II.

Bigarren honetan, ordea, Robbie Bashoren kanta bakarra sartu dute (Mehera My Love) eta gainerakoak Axiaritarren, Irazokiren eta Oliarj-Inesen konposizioak dira. “Prozesu bizi eta kolektiboa” izan dela aitortu dute. Musikari dagokionez, esperimentaziora jo dute eta, hitzetan, Irazokik adierazi duenez, “gizakion eguneroko arazoak” jaso dituzte.

Hamar piezek osatzen dute bigarren disko hau, eta horietatik lauk Itxaro Bordaren olerkiak dituzte ardatz. Elkar argitaletxearen eskutik atera dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.