entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-10-18

Banden Lehian izena eman nahi?

Lehiaketaren edizio berria martxan da dagoeneko

Aurtengo deialdiaren afixa. Aurtengo deialdiaren afixa.
Musika talde amateur bat badaukazu (gehienez disko bat ekoiztuta) eta gutxienez abesti bi euskeraz badituzu, hau da zure aukera, izena eman Banden Lehian eta igo itzazu txapelketaren web gunera erabili nahi dituzun abestiak.

Sari izugarriak daude zure zai, hauen artean, 2013ko BBK Live jaialdian jotzea, Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea eta lehiaketaren disko bilduma oroigarria lortzea.
Sartu www.bandenlehia.com web gunean eta informazio guztia aurkituko duzu.
bidali zure berria Bidali zure berria
ONARRIAK

Lehena.- Xedea

"Banden Lehia 2012" lehiaketaren helburua Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da.

Banden Lehia lehiaketaren helburu nagusia euskara sustatzea da, musikaren alorrean kasu honetan. Horretarako online plataforma bat jartzen dugu martxan, musika taldeen parte hartzea bideratzeko eta urteko euskal musika talde amateurrik onena saritzeko. Hori dela eta, lehiaketarekin zerikusia duen zeinahi euskarritan iruzkinak euskaraz egotea da gure nahia.

Lehiaketak bi fase izango ditu: lehenengoa Internet bidez egingo da, eta bigarrena, zuzeneko ekitaldi batetan.

Bigarrena.- Informazioa, zabaltzea eta komunikazioa

Lehiaketaren webgunea www.bandenlehia.com da. Honetan, lehiaketan parte hartzeko bandek izena eman dezakete eta erabiltzaileek lehiaketako kantak entzun ahal izango dituzte, baita hauek bozkatu ere.

Antolatzaileek lehiaketari buruz informatzeko eta banda eta erabiltzaileekin komunikatzeko webgune hau erabiliko dute, eta baita sare sozial ezberdinetako profilak ere:

  • P

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.