entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-10-01

Abian da Banden Lehia 2014 musika lehiaketa

Seigarren edizioan izena emateko epea gaur (urriak 1) ireki da

2014ko txapelketa abian da! 2014ko txapelketa abian da!
Talde irabazleak disko bat grabatu eta bi jaialditan jotzeko aukera izango du: Bilbao BBK Live-n eta Bartzelonako Euskal Herria Sona-n

Martxan da Banden Lehia musika txapelketaren seigarren edizioa. Izena emateko epea gaur bertan (urriak 1) ireki da eta urriaren 27ra arte egongo da zabalik.
Urtero bezala, oraingoan ere antolatzaileek berrikuntza batzuk gehitu dizkiote lehiaketari, eta ez dira nolanahikoak: izan ere, aurtengo edizioaren sariak inoiz baino desiragarriagoak izango dira. Talde irabazleak disko bat ekoiztu ez ezik, bi jaialditan parte hartuko du 2015ean: Bilbao BBK Live festibalean eta
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Herria Sona jaialdian.

LEHIAKETAREN HELBURUA
Musika lehiaketa honen helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Baina ez hori bakarrik, tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera eman nahi ditu ere. Lehiaketa honek euskara eta teknologia berriak uztartzen ditu.

Lehiaketaren oinarriak Banden Lehiaren web gunean aurkituko dituzue: www.bandenlehia.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.