entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-17

Balerdi Balerdi taldeak Udaberri Alua singlea aurkeztu du

Azken Kanta abestiarekin batera, binilo txikia osatu dute Nafarroako musikariek, eta entzungai da jada plataforma digitaletan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Udaberriaren etorrerarekin batera eta Gor Diskak diskoetxearen eskutik kaleratu du Balerdi Balerdi talde beteranoak single berria: Udaberri Alua. Hain justu, urtaro berriaren etorrerak dakarren ahanztura gaitzesten dute nafarrek, aurreko hilabeteetako gertaera tristeak naturaren berpiztearekin ahazten ditugulakoan.

Udaberri Alua kantarekin batera, Azken Kanta izeneko pieza ere txertatu dute bi abesti besterik ez dituen binilo txikian. Azken Kanta pieza kantuaren zentzuaz mintzatzen da, kanta berbera lehena eta azkena izan daitekeela iradokiz. 

Udaberri Alua singlea, nahiz binilo txiki osoa plataforma digitaletan eskuragarri dago jada. 

Sei urte joan dira  Toño Murok (ahotsa, gitarra), Pettik (gitarrak, ahotsa), Anxel Iraolak (baxua) eta Sergio Ibarrola ‘Zara’-k (ahotsa eta gitarra) osatzen duten bandak Galtzen Ikasteko Metodoa izeneko diskoa kaleratu zuenetik,. Iazko udan grabatu zituzten lau kanta berrietatik bi horiek aukeratu dituzte orain binilo txikia ateratzeko. Beste biak (Bizi bedi rock’n’rolla, eta Gurpilen Antzera) formatu digitalean daude eskuragarri. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.