Aurtengo afixa.
Irailaren 12an izanen da, Antsoainen
Irailaren 12an,
Arrikurock jaialdiaren seigarren edizioa eginen da
Antsoainen (Nafarroa). Bost taldek joko dute, eta lehen begiratuan ohartuko gara aurtengo edizioak, rocketik, bere zentzu ertsian, gutxiago daukala. Izan ere, eta
besteak beste, rapa, ska doinuak eta punk patxanga dantzagarria izanen
dira gozagai.
Hala,
Bongo Botrakok bere punk parranda ekarriko du Antsoainera, eta erakutsi ere ez dela hit bakarreko taldea. Ezbairik gabe, patxanga
eremuko talderik onenetarikoa da Bongo Botrako. Seguru gaude
Todos los d