entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-22

Atabalek udazken-negurako egitaraua aurreratu du

Abuztuaren 23tik hasita, besteak beste, Osees, Brutus, Gaspar Glaus, Flavien Berger, Rudiger, Jeanne Addded eta Lankum ariko dira zuzenean Miarritzeko aretoan.

Pomme Pomme

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Miarritzeko Atabal aretoak datorren udazkenean eskainiko duen kontzertu-sortaren berri zabaldu berri du, baita negu betean sartuta bertan ariko diren zenbait izen iragarri ere! Abuztuaren 23an hasi eta 2024ko martxoaren 9ra bitarte, orotara, 25 emanaldi baieztatu dituzte.

Programa berri horretan lehena, abuztuaren 23koa, Osees boskoteak emango du, 20:00etatik aurrera. Estatu Batuetako garage rock musika eszenako talde nagusienetariko bat da Osees. John Dwyer liderraren ahots berezia bateria kolpe gogor eta gitarra soinu ikaragarriekin uztartzen da. Taldea jazz fusioan eta heavy-progresiboan murgilduta dabil azkenaldian, betiere garage psikodelikoan oinarrituta. Osees taldearen ostean, Death Valley Girls laukoa igoko da eszenatokira.

Urriko azpimarragarrienetako bat Pomme da. Bakarlariak ahotsa eta pianoa nahiz doinu sintetikoak uztartu dituen Consolation diskoa aurkeztuko du hilaren 4an, 20:00etatik aurrera. Segidan, Michelle Blades kantariaren txanda izango da.

Brutus hiruko belgikarra ere ariko da Atabalen, urriaren 6an. Unison Life disko berrian bere eboluzioan pauso berri bat eman dute eta punk, metal eta post-hardcore eraginak gainditu dituzte. Kanta motel eta gogoetatsuak dakartzate, punk pasarte indartsuak eta post-rock erradikala uztartuz.

Urriaren 13an, 14an, 18an, 20an eta 27an, November Ultra, Mass Hysteria, Calexico, Hamza eta Flavien Berger ariko dira zuzenean. Egitarau osoa, data zehatzak eta sarrerak erosteko aukera: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.