entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-05-02

Anestesiak azken lau zuzenekoak emango ditu datozen asteetan

Azpeitian, Atarrabian, Bilbon eta Gasteizen ariko dira Azken Heriotza Tour kontzertu-biraren baitan. 36 urteren ostean, bandaren behin betiko agurra izango da.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2023 urte amaieran iragarri zuen Anestesia taldeak Azken Heriotza Tour kontzertu-bira. Iragarpenak taldearen sorreraren 35. urteurrenarekin bat egin zuen, eta halako bide luzearen ostean behin betiko agur duina egiteko nahiarekin.

Apirilan Biarritzen eta Donostian jo ostean, datozen asteetan beste lau zuzeneko emango ditu bandak. Ibon, Dani eta Mikel Kazalis dira azken urteotako partaideak. Beloki baxu-jotzailearen ordez, Albixu (Folk, Core, Humilitate, Burux Lee) ari da azken bira honetan jotzen.

Maiatzak 4: Azpeitia – San Agustin
Maiatzak 11: Atarrabia – Totem
Maiatzak 25: Bilbo – Kafe Antzokia
Ekainak 8: Gasteiz – Jimmy Jazz

1988az geroztik martxan aritu ostean, osasun arazoek behartuta, Anestesia taldeak 2019an eten behar izan zuen ibilbidea. Gero pandemia etorri zen eta… 2022an behin betiko agur esateko kontzertu-bira bat prestatu zuten: Fenix. Baina hura ere bertan behera utzi behar izan zuten, berriz ere osasun arazoak tarteko. Azken Heriotza Tour 2024 bira hau betetzen ari dira, ordea, eta, taldekideek adierazi dutenez, oso pozik daude izaten ari diren harrerarekin. Donostiko kontzerturako sarrerak egun bakarrean agortu ziren, adibidez.

Zarauztarrek thrash metala, hardcore punka edota crossoverra jorratu dituzte hamarkada hauetan. Emanaldi bero eta bortitzak egiten dituzte.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.