entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-24

Anestesiak ‘Azken Heriotza’ kontzertu-bira iragarri du

2024ko apiriletik ekainera bitarte, zuzeneko bana emango dute Biarritzen, Donostian, Atarrabian, Bilbon eta Gasteizen. Iragarpenak taldearen sorreraren 35. urteurrenarekin bat egin du.

Anestesia Anestesia

Osasun arazoek behartuta, Anestesia taldeak 2019an eten behar izan zuen ibilbidea. Gero pandemia etorri zen eta… 2022an behin betiko agur esateko kontzertu-bira bat prestatu zuten: Fenix. Baina hura ere bertan behera utzi behar izan zuten, berriz ere osasun arazoak tarteko.

Baina 35 urteko ibilbideak agur duinagoa behar duela sinesten dute eta, horregatik, zuneko-bira berria iragarri berri dute 2024rako. Aitortu dutenez, ez da erraza izan, batez ere Beloki baxu-jotzailea ordezkatzea “oso zaila” izan delako (urte hasieran erabaki zuen banda uztea). Azkenean, Zarautzen topatu dute haren lekukoa hartuko duena: Albixu; Folk, Core, Humilitate eta Burux Lee taldeetan aritutakoa.

Azken Heriotza izena jarri diote momentuz 5 kontzertu barnebiltzen dituen birari. Apirilan hasi eta ekainean amaituko da. Apirilak 6: Biarritz, Atabal. Apirilak 13: Donostia, Doka. Maiatzak 11: Atarrabia, Totem. Maiatzak 25: Bilbo, Kafe Antzokia. Ekainak 8: Gasteiz, Jimmy Jazz.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.