entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-09-05

ANARI 5 URTE ETA GERO

zuria beltzaren gainean edo beltza zuriaren gainean? zuria beltzaren gainean edo beltza zuriaren gainean?
Bost urte itxaron behar izan ditugu habitik salto egin eta zebran pausatu arte. Itzuli da Anari, eta itxaroteak merezi zuen.
Bere bakarkako hirugarren diskoak, Zebrak, aurrekoa biak baino doinu rokeroagoak eta grinatsuagoak ditu ( ezin dugu ahaztu Petti-rekin kaleratutako disko hura ere, metak, pil-pil sessions). Zebran, kantuetan talde sen gehiago nabari zaio Anariri. Hala ere bere ahots bereziak honezkero hain berea den eremu horretara eramaten gaitu. Disko honetan gainera hitzek baterokotasuna ematen diote lan guztiari. Hitzak eta irudiak kantu batetik bestera salto egiten dute, izaera oso eta bakana emanaz diskoari. Ez dugu beste ezer azalduko. Diskoa entzun eta gozatzeko unea da. Berdin dio zenbat itxaron behar dugun hurrena arte, geroak ez du hainbeste axola orain zorionekoak gara eta... Azkenean hemen dago Zebra. Luze itxaron dugun Anariren lan berria. 5 urte igaro dira
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.