entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-11

Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris zuzenean ariko dira Vic-en

Irailaren 13tik 16ra bitarte egingo duten Mercat de Música Viva azokaren 35. edizioan parte hartuko dute, Basque.Music-en bitartez.

Amorante Amorante

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskal musikak eta musikagintza sektoreak presentzia zabala izango dute 35. Mercat de Música Viva de Vic azokan. Irailaren 13tik 16ra bitarte egingo dute Kataluniako herri horretan, eta, euskal taldeek ez ezik, euskal ekoiztetxe eta management zerbitzuek ere izango dute tartea.

Kontzertuei dagokionez, Basque.Music-en bitartekaritzaz, Amorante, Maite Larburu eta Merina Gris izenak ageri dira programazio ofizialean:

Iban Urizar-ek (Amorante) irailaren 13an egingo du emanaldia, 20:15etatik aurrera, J. Maideu auditorioan. Beste bi zuzenekoak hilaren 14an izango dira: Maite Larburuk L’Atlántidako Sala 3-en emango du kontzertua 20:30etan, eta Merina Gris taldeak Carpa Atlántidan 18:15ean.

Industrian diharduten enpresek ere izango dute aukera bere lana nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko. Hala Baba Biga Produkzioak, Panda Artists, Motmo.pro, Zart! eta Oso Polita Records-ek parte hartuko dute pitch saioetan.

35. Mercat de la Música Viva de Vic azokako egitarau osoa HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.