entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-09

Amorante eta Esti Markez eta Iker Lauroba Añorgan izango dira

Maiatzaren 20an izango da kontzertua, III. Añorgako Izpiak Jaialdiaren testuinguruan. Ekirock ibilgailua erabiliko dute ekitaldirako.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Añorga Kirol Kultur elkarteak martxan du III. Ekirock Añorgako Izpiak musika jaialdia. Maiatzaren 20rako iragarri dute kartela, eta hainbat izen ageri dira.

12:30ean hasita, Harrobiaren Plazako oholtza gainera igoko dira Morau eta Beñardo, Esti Markez eta Iker Lauroba, Amorante, eta Yatze, hurrenez hurren. Gaua luzatzeko, Monkey Man dj-a ere ariko da. 

Ekirock ibilgailu berezia erabiliko dute ekitaldia argindarrez hornitzeko. HIru gurpileko bizikletari eguzki-plaka bat jarri eta hala asmatu zuten Ordiziarock Ekintzak taldeko kideek Ekirock delako kulturgune ibiltaria.  DJ saioak, antzerkiak, elektrotxarangak, proiekzioak...  eta era guztietako kultur ekitaldi eta festak egiteko baliatu daiteke. 

III. Izpiak Jaialdirako sarrera doakoa izango da, eta plazan bertan eskainiko dute jateko nahiz edateko aukera. Jaialdiko kontzertuak hasi aurretik bertan bazkaldu nahi duenak ere izango du horretarako parada.Info gehiago: HEMEN 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.