entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-04

Aimar kantariaren bigarrena: Amotina

Gernikako Dientes de Luna taldearekin bost disko atera ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio, eta bigarren singlea aurkeztu berri du.

Amotina Aimar - Amotina
Aimar - Amotina

Aimar kantariak Amotina izeneko singlea eta dagokion bideoklipa sareratu berri ditu, Baga-Biga Musika Ideiak-en eskutik. Rock intimista jorratu du, “nitasunetik” kantatzeko. 

“Gustuko harrian behin eta berriz trabatzen garenean, agian pentsatu behar dugu nahita zangotrabatzen dugula geure burua. Ez gara ari auto mutinatzen. Ez dago trabarik, nahita eta gustura biziko genituzke propio hartutako musika erabakiak, nortasun erabakiak. Harriak harriari ez diolako enbarazurik egiten”. Halaxe dio Amotina abestiaren aukezpen oharrak. 

Eguneroko bizitzako kontuei heldu die Aimarrek bere bakarkako ibilbidean. Gernikako Dientes de Luna taldearekin bost disko atera ostean heldu dio etapa berri honi, eta Amotina da bere bigarren singlea. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.