Hemen da, beste urte batez, Entzun! musika urtekaria! Eta badira jada 71 zenbaki!
2023urteak musikari dagokionean eman duenaren gaineko argazki bat da, gure kolaboratzaileen begi-belarrietatik egindakoa. Hain justu hori da proiektu honek duen altxorrik handiena: beren testu eta irudiekin liburuxka hau elikatzen duten musikazale amorratuak.
Durangoko Azokara hurbiltzen direnek, musika guneko 7.postuan aurkituko dute Entzun! urtekaria. Aurten, 155 orrialde euskal musikaz eta musikaz euskaraz irakurtzeko. 30tik gora artista, talde, kolektibo eta egitasmoren berri jasotzen duten elkarrizketak, erreportajea, iritzi artikuluak, zuzeneko argazkiak, artikuluak... etab. Guzti-guztia 23€-ren truke.
Kaixo!
Medialabetik idazten dizuet, Donostiko Tabakalerako liburutegitik alegia. Zuen azken zenbakia eskuratu nahiko genuke, baina ez dut zuen dendan eskuragarri ikusten. Lagunduko didazue, mesedez, urtekaria lortzen? Mila esker!