entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-18

2024ko Eurosonic jaialdirako deialdia zabaldu dute

Showcase emanaldietan parte hartu nahi duten artistek irailaren 1era arteko epea dute izena emateko.

2024ko urtarrilaren 17tik 20ra bitarte egingo dute Eurosonic Jaialdia. Groningen hirian izango da Herebeheretan, eta, urtero legez, 400 jaialditiko gorako 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzea espero dute antolatzaileek.

Izan ere, Europako musika jaialdi garrantzitsuenetako bat da Eurosonic, eta elkatrukerako eta elkar ezagutzeko plataforma garrantzitsua da, baita artisa hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzeko leiho garrantzitsua ere.

Eurosonic-eko showcase emanaldiak erakusleiho garrantzitsua dira. Aurten ere izango dira halako saioak, eta parte hartzeko interesa duten musikariek irailaren 1era arteko epea dute izena emateko, HEMEN.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.