Dagoeneko hasi dira Landako gunea 58. Durangoko Azokarako atontzen. Aurtengoan, orotara, 257 erakusmahaitan banatuta, 170 partaide izango dira. Guztira 950 nobedade eskainiko ditu Azokak, eta horietatik 179 disko edo musika produktu berriak izango dira.
“Esanguratsua da musika produktuen hazkundea”, aipatu dute Gerediaga Elkartetik. Izan ere, iaz baino 38ekoizpen gehiago iritsiko dira Azokako erakusmahaietara.
Eskaintza askoz zabalagoa da, ordea. Guztira, 265 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Eta hitzordu horiek inoiz baino gazteagoak izango direla ere jakinarazi dute: “Inoiz baino jarduera gehiago izango direlako gazteek sortuak eta gazteentzat pentsatuak”.
Ahotsenea guneak, esate baterako, ordu erdiko 49 kontzertu hartuko ditu abenduaren 6tik 10era bitarte; goizeko 11:00etan hasi eta 21:30ak arte. EGITARAU OSOA eta NOBEDADEEEN KATALOGOA webgunean kontsulta daitezke. Aurten, baina, ez da online salmentarik egongo, azoka presentzialaren aldeko apustua egingo dutelako.