entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-16

17 debut albumen aurkezpenak hartuko ditu Ahotseneak

Orotara, 49 musika taldek joko dute Plateruenako eszenatokian abenduaren 6tik 10era bitarte. Doakoak izango dira guztiak, eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

Muare Muare

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi taldeek euren aurreneko diskoa aurkeztuko dute aurten Durangoko Azokako Ahotsenea eszenatokian, Plateruenan hain zuzen.

Kopuru osoaren herena dira, izan ere, talde hasiberriez aparte, beste 32 bandek ere osatuko dute egitaraua: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intza, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, Kemaronte, Konpost, Kuma No Motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nogen, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukan.

Durangoko 58. Azoka abenduaren 6tik 10era bitarte izango da, eta Ahotseneak ere bost egunez hartuko ditu kontzertuak. Guzti-guztiak doakoak izango dira, 11:00etatik 22:00etara bitarte, etenik gabe. Bertaratzeko aukerarik ez duten musikazaleek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte emanaldiak, www.durangokoazoka.eus webgunean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.