entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-11-05

12 kantako diskoa kaleratu du Saharari Kantari egitasmoak

Anari, Idoai Asurmendi, Iker Lauroba, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, eta Pello Reparaz artistek parte hartu dute beste zenbaiten artean. Saharan jaiotako Aziza Brahim eta Ali Seidah abeslarien ahotsak ere entzun daitezke.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskal Herriaren eta Mendebaldeko Sahararen arteko lotura indartu nahi du Saharari Kantari egitasmoak. Euskal kulturatik kausa sahararrari egindako ekarpenaren emaitza da, hain justu, orain aurkeztu duten disko hau.

Hemezortzi artistaren artean ondu dute 12 kanta biltzen dituen Saharari Kantari diskoa. 16 artista euskaldunak dira, 2 sahararrak: Mikel Urdangarin, Anari, Iker Lauroba, Esti Markez, Fariba Sheikhan, Oreka TX , Postal Kolekzionistak, Physis versus Nomos, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, Itziar Ituño, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Aziza Brahim eta Ali Seidah. Mikel Laboaren ahotsaz eta musikaz ere baliatu dira.

Datorren abenduaren 22an aurkeztuko dute diskoa Donostiako Kursaalen, eta halako kontzertu bakarra izango da. Iragarri dutenez, Jon Maia bertsolaria ere han izango da.

Diskoa eskuratu nahi dutenek berria.eus atariko dendan eros dezakete, Sahara, herri bat erresistentzian izeneko liburuarekin batera.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.