entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-10-05

10 artista eta taldetik gora ariko dira ‘Etxera bidea gertu!’ jaialdian

Sarek antolatuta, urriaren 8an eta Donostian izango da hitzordua. Kontzertuak 15:30etatik aurrera hasiko dira Ilunben, eta sarrerak eskuragarri daude oraindik.

Zea Mays Zea Mays

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

“Egun osoko mobilizazio eta jaialdia” izango da ‘Etxera bidea gertu!’ hitzordua, Sare mugimenduko kideek azaldu dutenez. Donostian izango da, urriaren 8an. 

Egitarauak zuzeneko musika eskaintza zabala ere badakar. Kontzertuak Ilunbeko eszenatokian izango dira, 15:30etatik aurrera. Lehenik eta behin, bertso-saioa izango da bertan, Maddalen Lujanbio, Amets Arzallus eta Eñaut Elorrietaren eskutik. Segidan, 10 artista eta taldetik gora ariko dira zuzenean.

Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz dira ‘Etxera bidea gertu!’ jaialdiaren kartelean ageri diren izenak.

Jaialdirako sarrerak oraindik ere eskuragarri daude Internet bidez. Bertaratzeko eta itzultzeko autobusak izango direrla ere jakinarazi dute. Araban Aiaraldea, Errioxa, Gasteiz, Gorbeialdeatik aterako dira, Bizkaian Bilbo, Busturialdea, Durango, Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea Artibai eta Uribe Kostatik, Gipuzkoan Debagoiena, Debabarrena, Urola kosta, Tolosaldea eta Goierritik eta Nafarroan Agoitz, Baztan, Bortziriak, Malerreka, Iruñerria, Tafalla, Lizarra, Sakana eta Mendialdeatik.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.