entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Artikuluak / Iritzia
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Iritzia

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
2022-12-06

Independenteak

Ritxi Aizpuru Ritxi Aizpuru

Testua: Ritxi Aizpuru Zubizarreta

Politika independentea. Hedabide independentea. Musika independentea. Feminismo independentea...

Independente izateko autokudeaketa independentea eraikitzea beharrezkoa da. Baina, noiz izan gaitezke goitik behera independente? Jakim Bey ekintzaile eta filosofoak mugak ikusi zizkion autogestioaren bide malkartsuari. TAZ liburuaren izenburuan garden utzi zituen gizakiaren gabezien eskala politikoak, ezinezkoak diren kartografia politikoak. TAZ(Temporary Autonom Zone) edo behin-behineko gune autonomoak. Behin-behinekotasuna al da xederik edo helmugarik garaiena politika libertarioetan? Musika edo abesti asko egin dira Euskal Herrietan independentziaren alde. Bai, Herrietan, pluralean, herriek independenteak izan nahi dutelako Euskal Herriak independentean, autonomo izaera aldarrikatzeko.

Aldizkari independentea. Aldizkari digitala da Independentea (Independentea.eus). 2020an hasi zen zabaltzen SareanIndependentea, beste euskal hedabideetan tokirik ez zuten ikuspegi, artikulu eta pentsamenduak argitaratzea du xede nagusia. Zentsuratu diren artikuluak publikatu dituztelako jazarpen mediatiko digitala jasan dute. Covidiar gaiari dagokio Independentea egunkari librearen jaiotzaren funtsik handiena. Erakunde instituzional, alderdi eta elkarte guztiekiko independente izateko, Independentea webguneak osasun eta burujabetasun politikotik hartzen du arnasa. Ikuspegi libre batetik abiatutako ekimena. Gaia ez da ‘nirekin edo nire aurka’. Gaia ez da covidiartxoaren ikuspegi bakarra eta handia izatea. Osasuna gauza bat da eta bestea covidiar inokulazioa osasun guztien iturri izatea. Eta pertsona askok ez dutelako inokulazioaren bide hertsatzaileekin bat egin, izugarrizko euskal saltsetan murgilduta ikusi dute bere burua etengabeko jazarpenean. Osasunaren ikuspegi zentralistari, ideia askeekin musikatu ditu alaitasun kanta eta testu ez binarioak Independentea atariak.

Musikariak eta independentzia politikoak. Musikariek, orokorrean, ez dituzte zabaltzen batbederaren lerrokatze politikoak. Saihestu egiten dute militantzia zehatzak aipatzea. Joera hori apurtzen duen adibidea: Berria egunkariak aurrez aurre jarri zituen Kattalin Barcena (J. Martina,) eta Amets Aranguren (Ibil Bedi) abeslariak. Hurrenez hurren, GKS eta Ernai erakundeetako militanteak. Ikusita bi erakundeen arteko harreman korapilatsu eta iskanbilatsuak, elkarrizketa egitearen ideia bera txalogarria da. Kalean izan diren bi egitura politikoen arteko xextrarik ez dugu aurkituko bi abeslariei Berriak egindako elkarrizketan. 

GKSko Kattalin Barcenak garden dio erakundearen transmisio-uhala dela taldea, eduki politiko berriak sorrarazteko eta musika sortzeko, forma politiko berri horiek elikatuz. Musika taldea dira proiektu politiko baten defentsan. Ernaiko Amets Arangurenek atal pertsonalera dakar militantzia politikoa, independenteagoa sentitu nahi du, proiektu politiko bat defendatu musika agertokitik kanpo.

bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.