Boni, ZEN jaialdiko antolatzaileetako bat da. Harekin hitz egin dugu ekimen honi buruz:
Nola sortu zen ZEN? Nor dago hizki horien atzean?
Aurreko
urtean sortu zen ZEN eta bertako tabernariek asmatutako ekimena da.
Kontzertu batean sortu zen ideia: suertatu zen hiru kantautorek abestu
behar zutela zonaldeko hiru taberna desberdinetan; formatu txikiko
kontzertuak ziren hasiera batean, baina jende gehiago gehituz joan zen
eta espazio berriak ere agertu ziren kontzertuak egiteko prest. Gauzak
horrela, Deustuko Iparraldeko zonaldean gauden tabernetara ekimena
zabaltzea erabaki genuen, Herriko tabernatik beste muturrera zazpi
zortzi taberna daude, pare bat plaza txiki, eta San Pedro
eliza sartzea erabaki genuen baita ere. Parte hartzen duten musika talde guztiak
auzokoak dira, bertan musika talde on asko dago, eta bertako taldeekin
egitea erabaki genuen. Joselitorekin, lagun batekin, asmatu genuen
izena, eta RIP eta Eskorbutoren diskoetatik hartu genuen Zona Especial
Norte izena.
Aurreko urtean egin zenuten lehen edizioa eta berriro ere errepikatzen duzue, ondo joan zenaren seinale...
Bai,
eta datorren urterako ideia berriak dauzkagu dagoeneko. Aurtengoa
aurreko edizioaren antzekoa da, baina datorren urterako pare bat buelta
eman nahi diogu.
Giro ona sortzen duzue auzoko alde honetan egun horietan.
Bai,
denek egiten dugu bat kalean, zaharrek zein umeek, gazteek eta ez hain
gazteek. Egitarauan daude Rat-Zinger taldea eta baita ere Deustuarrak
abesbatza. Ez dugu ildo zuzenik, agertu dena eta lan egiteko prest
dagoena hartu dugu. Horrela atera da.
Deustuarrentzat?
Noski.
Denen artean egin dugu, zerikusirik ez duen jendeak ere lagundu du
gustuko duelako, auzoarentzat delako. Deustuko Rotor inprimategiak egin
dizkigu karteleria eta sarrerak eta Serigraficos del Abra-k kamisetak
betiko lez, Gazte Lokalak... Baina, denek hartzen dugu parte neurri
baten edo bestean.
Dirua irabaztrarren egiten duzue?
Gutxi
galtzen da... hori da asmoa behitzat, gutxi galtzea. Oso justu gabiltza
aurrekontuekin, baina musikariekin ondo geratzea nahi izan dugu. Apur
bat behin behineko egoeran gabiltza, gustatuko litzaiguke aurrekontu
handiagoa izatea eta apurka zerbait potenteagoa izatea ZEN.
Zergatik egiten duzue?
Gustuko
dugulako! Nik gustura ikusiko nituzkeen taldeak direlako. Pentsa:
etengabeko musika eta kontzertuak, doakoak, egunez eta gauez, batez ere
egunez, kontzertuen ostean jaitxo bat egiten dugu Gazte Lokalean edota
Atxuri tabernan, bertako dj-rekin, Albertokadiskos