Musika zaharrari dion mirespenaren beste adibide
bat bere musika talde propioa da. Izan ere, bere zaletasuna
ez da hartzaile izatera mugatzen, kontsumitzaile
izatera alegia, edo marrazkilariaren begirada
zorrotzera. Antigoaleko soinu eta moduei jarraiki,
Crumb jaunak errotuladorea gorde eta banjoari ere
eragin izan dio bere taldean: The Cheap Suit Serenaders!
Bob Armstrong (komiki marrazkilaria eta
Mickey Rat-en egilea), Allan Dodge, Terry Zwigoff
(Louie Bluie, Ghost World, Bad Santa eta Art School
Confidential filmeen zuzendaria), Tom Marion eta
Bob Brozman musikariekin batera, instrumentu
akustikoez armatuta (zerra barne), etxean jotzen
zuten, baina klub prestigiotsuetan ere saioak egin
izan dituzte, hala nola New York-eko The Village
Gate-n edota San Frantziskoko The Other Cafe-n.