Bost
kantaz osatutako soinu postalak eratu ditut nere lehen lanak erakusteko.
Soinu postal hauek Alaitz Alberdi eta Joseba Agirrezabalaga marraztu
eta serigrafiatuak dira. Rafa Rodrigok origamiz eginiko sobre baten
gordeak daude, eta sobre hau egiteko papera, Josune Galartzak sortua da.
Amorantek lau artista hauen arteko elkarlana baliatzen du sarean egongo
diren kantuak batzeko. Soinu postal hauek zuzeneko emanaldietan
bakarrik lortu ahalko dira.
musika: iban urizar ondarza
musikariak: amorante, patxi zabaleta, naia membrillera, aitor nova,
francesca romana di nicola, maite arroitajauregi, xabier erkizia, niño
de elche
hitzak: harkaitz cano, bixenta mogel eta iban urizar
grabaketak: xabier erkizia eta iban urizar
soinu edizioa: xabier erkizia
ekoizpena: xabier erkizia eta iban urizar
kanta hauek leku ezberdinetan jaso dira: elgoibarko makina erremintaren
museoa, elgoibarko musika bandaren lokaleko aldagelak, elgoibarko musika
eskolako perkusio gela, san bartolome eliza, mursegoren kobazuloa,
donostiako kalkutako teresaren lurrazpiko parkina eta berako mik
estudioa.