entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Myriam Garzia 2014/05/02

Bilboko Kafe Antzokia Doctor Deseo

Francis Bilboko Kafe Antzokian. Francis Bilboko Kafe Antzokian.
Doctor Deseo Bilboko musika taldea, Busco en tus Labios. Lo mejor del Deseo (Baga Biga, 2014) disko berriaren bira arrakastatsuan murgilduta dabil. Hile honetan Bartzelonan eta Madrilen aurkeztuko dute disko berria, bertako zaletuen gozamenerako. Aurreko otsailean aurkeztu zuten prentsaurrean lan berria, eta taldeak gorako bideari ekin dio beldurrik gabe.
Bilbon maiatzaren 2an eta 3an, Kafe Antzokian eskainitako bi zuzenekoak horren lekuko. Aspaldi agortu ziren sarrerak, baina taldearen zaletuek ondo dakite denboraz eta aurreikuspenarekin erosi behar direla Francis (ahotsa), Toro (gitarra), Txanpi (bateria), Joxi (baxua), Raul (teklatua) eta lagunen zuzenekoetarako sarrerak. Beraz, Bilboko Kafe Antzokia leporaino bete zen bi egunetan.

Kontzertuak bi atal izan zituen eta musika taldeak bere ibilbideari errepaso ederra egin zion. Kantu dantzagarriak izan ziren lehenengo zatian nagusi. Besteak beste, Hoy seremos tan valientes, Cuanto frio hace en Saturno, So
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.