entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-04-01

DOCTOR DESEO, EZINEZKO KARTOGRAFIETAN BARRENA, BERE HAMABIGARREN DISKOAN

Desiraren kartografia. Desiraren kartografia.
Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) du izenburua Bilboko taldearen azken diskoa, hamabigarrena!!! Ezin zuen beste era batean izan. 1987an argitaratu zuten lehen diskoa (Doctor Deseo, Discos Suicidas), eta ordutik gauza asko aldatu dira Bizkaiko hiriburu beltz eta industrial hartatik, eta berarekin batera bere hiritarren desira eta nahiak. Baina doktoreak jakin du aldaketa horiek bereak egin eta agian hori da 20tik gora urte taula gainean mantentzearen arrazoia.

DESIRAREN MAPAK
Atzo, (apirilak 8, osteguna) aurkeztu zuen Doctor Deseok bere 12. lana, hainbat urtetan osatutako familia handiak babestuta. Betiko lez, probokazioa, zirika, iradokizuna, giro barrokoak, nahiak eta desirak dira kartografia honen osagai nagusiak. Baina Francis Diezen itzala luzea da eta desiraren lurraldean barna abiarazi ditu taldekideak, norbere gorputza abiapuntu hartuta, gorputza, azala, desira eta larrua ezinezko kartografia honetako eremuak direla. Hamar abestik osatzen dute diskoa, eta, azken urtetako ohiturari jarraituz, abesti bakarra dago euskaraz.

KOLABORATZAILEEN KARTOGRAFIA
Horretarako, Aiora Renteriaren laguntza izan dute, Edorta Jimenezek idatzitako Sodomako sagarra abestian, idazlearen Haragizko amodioak (Susa) liburutik hartuta. Ez da kolaborazio bakarra izan, doktorea ondo inguratuta baitago. Aurreko diskoan egin lez, Anariren ahotsak Francis laguntzen du De la mano de un deseo abestian. Baina diskoan parte hartu duten lagunen zerrenda luzea da: Leioa Big Band, Agustin Perez (biola), Leire Maturana (ahotsa), Maria Martin (ahotsa), aipatutako Aiora Renteria eta Anari, Mikel Piris (saxo eta txirula), Periko Raez (bateria eta perkusioak), Guillen Canos (tronpa) eta Karlos Gimenez (harizko programazioa).

AZALEKO KARTOGRAFIA
Azala eta barneko liburuxkaren diseinua Lur Merinoren eskutik dator, iradokitzailea bezain probokatzailea. Gorputz biluztuen argazkiak, beraien arteko aldagai guztiekin, sexu aukera guztiak errespetatuz, osatzen dute diskoaren diseinu grafikoa. Gorputzak eta desirak baitira disko honen abiapuntu eta helmuga.

LARRUA JOTZEAREN GEOGRAFIA
Bestetik, zuzenekoak emateko gogotsu dabiltzala azaldu zuen abeslariak,
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.