entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Xabier Doncel 2004-12-04

KEIKE Bidea zapalduz

Keike Keike

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ondarrutarrek kresala zainetan daramatela gauza jakina da. Eta Keike taldeko lagunei ere nabaritzen zaie kostaldekoek bakarrik duten freskotasun hori. Izan ere, adjektibo batek boskote honen musika definitu beharko balu, horixe baino ez zaigu etortzen burura: freskoa. Gaztetasunak aitortzen dien naturaltasun horrek eta gauzak ongi egiteko grinak egiten dituzte Oinetan kea diskora bildu dituzten pop (edo rock, edo... bost axola!) melodiak hain berezi.
Zein izan da diskoa eta aurreko maketa grabatzeko prozesuen arteko diferentzia?

Maketa bost eguneko epean grabatu genuen Ondarroako musika lokaletan, lagun arteko giroan, inongo presiorik gabe eta baliabide gutxirekin. Helburua gure abestiak CD batean entzun ahal izatea zen. Soinu aldetik oso ondo ez bazegoen ere, Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu ginen eta gure harridurarako entzuleriaren hirugarren saria lortu genuen. Diskoa ordea, hamabost eguneko epean grabatu dugu Elkar estudioetan Cesar Ibarretxeren eskutik eta Mikel Santosen laguntza teknikoarekin. Aurretik, Ondarroako IJM estudioetan landu genituen abestiak.

Nolako harrera izan duzue jendearengan orain arteko kontzertuetan? Nolakoa espero duzue hemendik aurrera?

Orain arte kontzertu dezente eman ditugu eta gustura geratu gara jendearen harrerarekin. Guretzat bereziak izan dira Ondarroako Antxoa egunekoa, Londresekoa edota Bartzelonako kontzertuak, agian emanaldi beroenak izan direlako. Dena den, ezin ditugu ahaztu gaztetxe eta herrietako jaietan eman izan ditugun kontzertuak, horietan ere gustura aritu izan gara. Aurrerantzean ere, ondo pasatzeko helburuarekin aterako gara, eta ahal baldin bada, jendeari ondo pasaraziko diogu.

Iaz Euskadi Gaztea maketa lehiaketako hirugarren postua lortu zenuten. Titulu horrek aldeko eta kontrako alderdiak izango ditu, ezta?

Sari horrek entzuleen artean gure musika ezagutarazteko aukera eman digu. Ez dugu uste kontran ezer izan dezakeenik. Maketa Lehiaketak CD bat argitaratu zuen, gure bi abesti zituena, abestiak irratian ere entzun dira... Beraz, inolako kalterik ez digula egin esan genezake.

Londresen Berri Txarrak taldearekin batera gure mugak gainditu zenituzten, zer moduz bertan?

Londreseko bidaia abentura bat izan zen iritsi ginen momentutik. Stanstead-eko aireportura iritsi eta gure ekipaia eta instrumentuak hartzera joan ginenean konturatu ginen gitarren zorroak erdi irekita zeudela. Gutariko bati gainera gitarra jotzeko erabiltzen duen pedala ere desagertu zitzaion. Erreklamatzera joan ginen, baina ezer ere ez. Gure pedala
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.