entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Rafa Cabeza 2007-04-06

IZAERA trinkoa

Izaera taldeak Irungo Landetxa auzoan du basea. Bera eta Hondarribi arteko musikari hauei Xanpe, Pi LT-ko bateria-jolea, elkartu zitzaien disko berria grabatzeko: Denbora kaos. Orain, urruntasun geografikoak bultzaturik, Maikel berako teknikari eta bateria-jole ezagunak lagunduko die. Harekin, hain zuzen ere, grabatu dute azkeneko lana Berako Mik estudioetan.
Deigarria da bidasotarrak izanda bateria-jole bizkaitarra, Xanpe, aukeratu izana. Nola antolatzen zarete?

Egia esan, dena azken orduan eta azkar antolatu genuen, aurre-maketa bat eman genion eta bi entsegutan prestatu eta gero, estudiora sartu ginen. Xanperi, lagun mina izateagatik hots egin genion eta primeran moldatu ginen. Berehala konturatu ginen zer nolako musikariaren aurrean geunden, abestiak bereak egin zituen berehala. Baina argitu behar dugu zuzenekoetan Berako Maikelek joko duela bateria. Azken honekin ere feeling izugarria lortu dugu.

Zer moduz joan da diskoaren grabaketa Berako Mik estudioetan?

Lehendik ere aurresan genezake giro apartan lan egingo genuela, laurok ederki sintonizatzen baitugu aspaldidanik. Oraingoan, grabaketa zuzenekoari begira landu dugu Maikelekin batera, hau da, pista gutxi erabiliaz, toma gutxi eta ahotsen banaketa zehatzagoa burutuz. Disko hau sei abestik osatzen dute eta murrizpen horrek dedikazioa erraztu digu eta hori emaitzaren freskotasunean nabari daiteke.

Maketazioa eta argazkiak asko zaindu dituzue
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.