entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
GARRISOM 2004-08-06

IZAERA egurra nahi?

Izaera kontzertuan Izaera kontzertuan
Bidasoa ibaia amaitzen deneko herrietan sortua, uda ondotik argitaratuko du Izaera taldeak bere bigarren lana: Hamar programa gaiztokian.
Orain dela hiru urte sortutako talde gaztea dugu Izaera. Hasiera batean, Irungo eta Hondarribiko hiru musikariz osaturik zegoen: Aritz (baxua), Sergio (bateria) eta Mono (gitarra). 2001ean estreinako grabazioa kaleratu zuten. Entzuten ziren erritmo ilun eta indartsuez osatutako abesti horiek infernura joateko gogoa ematen zidaten. Sufrimenduaren oihu eta melodiak gaineratzen zitzaizkidan eta benetan oilo azala jarri zidaten lehenengo aldiz Hernaniko rock astean ikusi nituenean.
Denbora joan eta etorri bitartean kontzertuak ematen jarraitu zuten, baina talde barruko egoera zela eta, Mono gitarra-joleak taldea utzi egin zuen. Orduan etenaldi luzea hasi zen: gelditasuna eta kontzertu gutxi.
Loreak hazi eta hostoak erori bitartean gitarra jole bat bilatzen hasi ziren eta baita aurkitu ere: Mikel, Hondarribiko lagun bat. Berehala hasi zen taldearekin entseatzen eta gitarrarekin abestiak gutxika ikasten, gero zuzenekoak elkarrekin emateko.

Oraina eta etorkizuna

Taldeak berriro ere bere dinamika hartzen du eta zuzenean kontzertu gogorrak ematen dituzte. Euria egiten du eta laster elurra ere, eta Izaera taldekoak beren bigarren grabazioa egiteko asmoarekin dabiltza. Hotza hasi eta lokalean konposaketa berriak osatzen doaz 2004ko apirilean bigarren grabazioari ekiteko. Tolosako Bonberenean grabatu dute, bertan dagoen estudioan, Karlos Lisab
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.