entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2012-02-12

Kaotiko 10 urte punk zaplastakoak ematen

Kaotiko eta lagunak Bilboko Aste Nagusiko kontzertuan. Kaotiko eta lagunak Bilboko Aste Nagusiko kontzertuan.
KAOTIKO - PARADISU TABERNA
Aguraingo Kaotiko taldeak 10 urte bete ditu, eta hau ospatzeko zuzeneko CD-DVDa grabatu zuten iazko Bilboko Aste Nagusian egindako kontzertua erabilita, X (Baga Biga, 2011). Zuzenak, presenteak, ekidinezinak... 10 urte hauetan, belarrondoko bat baino gehiago eman dute, punk azkarra erabilita, egi borobil bat baino gehiago baitago beren lirikan eta musikan. Xabi Aldazekin hitz egin dugu, taldeko bateria jolea. Berak azaldu dizkigu CD-DVD honen nondik norakoak.

X, CD-DVD berria, Kaotikoren 10. urteurrena ospatzeko egina dago, uste zenuten honaino iritsiko zinetela? Nola definituko zenuke? Kaotikoren ibilbideari, eta bide batez, Kaos Etilikori, aurreko formazioari egindako omenaldia da?
Bueno, talde batean parte hartzeak esanahi asko ditu: konpromisoa, elkartasuna, lan gogoak, moskeoak, poztasunak, km eta denbora pila... Familia baten modura. 10 urte eramateak Kaotiko taldea ondo doala esan nahi du. Egia da hamar urte taula gainean egotea zaila dela, baina guk indarra soberan dugu beste hamar urte jarraitzeko eta beste omenaldi bat emateko jarraitzaileei. Zeren eta zuk esan duzun bezala, gure ibilbideari egindako CD-DVDa opari-omenaldi ederra da guretzako eta taldea gustuko duten pertsonentzat.

Nola sortu zen DVDa egitea eta diskoa zuzenenean grabatzeko ideia? Zergatik Bilboko Aste Nagusian?
Pasa den udan 10 urte igaro ziren Kaotikok lehen diskoa grabatu zuenetik, beraz hortik dator ideia. Ondoren Bilboko jai batzordeko jendea gurekin jarri zen kontaktuan eta orduan burutu zitzaigun izugarria izango litzatekeela CD-DVD hau grabatzea, horrelako azpiegitura duen eszenatokia eta han biltzen zen jendetza aprobetxatu beharra zegoela.

"Bilboko kontzertua izugarria, polita, ahaztezina, mundiala, indartsua, arrakastatsua, aldarrikapena
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.