entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-19

Zulo Bat Gehiago: Liher taldearen bideoklip berria

Hemen Herensugeak Daude (2020) diskoko bigarren singlea da. Gipuzkoako laukoteak indarkeria matxistaz dihardu lan osoan zehar.

2020ko otsailean argitaratu zuen Liher taldeak Hemen Herensugeak Daude diskoa. Pandemiak aldrebestu egin zuen aurkezpen-bira eta gerora ere ezinezkoa izan zaie aurreikusitako planei eustea. Gipuzkoako musikariek lanean jarraitzen dute, baina, eta bigarren singlearen bideoklipa aurkeztu berri dute: Zulo Bat Gehiago. Ikus-entzunezkoa Arrigurik zuzendu du eta Galapanek ekoiztu du.

Hemen Herensugeak Daude diskoa aurkeztu zutenean, taldekideek beraiek azaldu zuten genero indarkeria dela diskoaren ardatza: “Hamalau kantatan «neskari hilekoa jaisten zaion unetik, kartzelan bukatzen duen arteko guztiari kantatzen diogu. Letrak idazteko orduan benetako motibazio bat izan dugu, aurreko diskoetan ez genuena, istorio bat kontatzen ari ginelako», nabarmendu zuten.

Datozen asteetarako hainbat hitzordu iragarri dituzte:

Urtarrilak 22. Zumaia. Zumaiena.
Urtarrilak 28. Lezo. Gezala.
Urtarrilak 30. Gernikan. Iparragirre.
Otsailak 5. Bilbo. Santana 27.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.