entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-07-11

ZUEN KASETE AZALAK NAHI DITUGU ENTZUN! LIBURUAN ARGITARATZEKO

Parte hartu!!! Parte hartu!!!
Kasetearenak egin duela ematen du. Horregatik, betiko galdu baino lehen, behintzat joandako garai horietan zuek diseinatu zenituen kasete-azalak argitaratu nahiko genituzke. Azaroan kaleratuko dugun Entzun! liburuan (badator paperezko Entzun! berriz ere!) berauek agertzea da asmoa. Bidaliguzue zuek egindako diseinuak kasete-zintak apaintzeko. Irakurri hemen nola parte arte hartu!!!

Musika gordetzeko eta entzuteko euskarrien artean, kaseteak jasan du kolperik gogorrena. CDaren eta (ondoren) formatu digital berrien agerpenak ahaztuen putzura bidali du formatu hau, egun 28-30 urtetik gora dutenek (gutxi gora behera) horrenbeste erabili zutena!!!
Kasetea, musika azkar eta merke eskuz esku pasatzeko erabili genuen, binilozko diskoak (gero CDak, kotxean entzuteko adibidez) kasete zintara jaitsi genituen orain mp3-ak i-podera jaisten diren bezala (ejem, pixkat behartua alderaketa, egia da), eta formatu honetan entzun zuen askok eta askok bere gaztarako musika gehiena.

Bada, kasetearenak egin du (edo hori ematen du). Zaila izanen du azken urteotako iraultza teknologikoari aurre egitea. Egun, diseinu lanetan ageri da bakarrik kasetearen irudia, retroa den horrek erakargarritasun berezia duelako segur aski.
Hau guztia dela eta, Entzun! aldizkariak bere omenalditxo xumea egin nahi dio kaseteari.


AZALAK NOLA BIDALI

* Azaroan argitaratuko dugun Entzun! liburuan zuek diseinatutako kasete-azalak agertu nahiko genituzke. Berdin zaigu teknika (collagea, han-hemendik hartutako argazki itsatsiak, errotuladoreekin egindakoak, boligrafoz, arkatzez, plastidekorrez
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.