entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-29

Ziburuko IV. Disko eta Liburu Azoka egingo dute ekainaren 3an

Aurtengoan, mahaietan, 90 sormen lan berri egongo dira eskuragarri, eta hainbat zuzeneko emanaldi ere programatu dituzte.

Ziburuko herriko plaza euskarazko musikaz eta literaturaz beteko da ekainaren 3an, bertako Disko eta Liburu Azokaren IV. edizioak egun osorako hitzordua baitakar.  Bidasoaren alde bietako antolatzaileak daude atzean –Baltsan Elkartea eta ARGIA komunikabidea–, eta bi aldeetako euskaltzale eta kulturgileak batzea dute helburu.

Aurten, zehazki, 90 sormen lan berri egongo dira eskuragarri, eta 30 bat egile bertaratuko dira euren lanak bertatik bertara aurkeztera, saltzera, sinatzera. 

Erakusmahaietako eskaintzaz aparte, ekainaren 3ko egitarauak hainbat hitzaldi, ikusgarri eta mahai-inguru dakartza 10:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak bitarte. Musikari dagokionez, honako zuzeneko kontzertuekin gozatzeko aukera izango da: 

14:00. Peio Erramuzpe (Usopop).
15:00. Adrian Perez (Balio Dute).
16:30. Patxuko Nice.
18:30. Ixabe (Maitakultura).

Saio nagusia, ordea, 20:00etan izango da, Adar taldearen eskutik. Arnaud Bibonne gaskoiak eta Maider Martineau Zubieta euskaldunak osatzen duten folk taldeak boha, podoritmia, alboka, trikitia, panderoa eta kantua elkartuz bizitasun eta energiaz beteko dute plaza.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.