entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-03

Zetak, Gatibu eta Lola Indigo Bilboko Aste Nagusian ariko dira

Bilboko Udala abuztuko hitzordu handiaren musika programazioa osatuko duten lehen izenak iragatzen hasi da.

Gatibu Gatibu

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2023ko Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 19an hasi eta hilaren 27ra bitarte luzatuko da. Bilboko Udala prestatzen ari den eskaintzan musikak badu pisua eta honezkero hasi da hainbat izen iragartzen.

Zetak, Gatibu, Lola Indigo, Lori Meyers eta Vanesa Martín artistak dira, gaur gaurkoz, konfirmatutakoak. Kontzertuak Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatokietan izango dira, 23:30etatik eta 00:00etatik aurrera, hurrenez hurren.

 

ABANDOIBARRA

EUROPA PARKEA

 

Lori Meyers indie rock talde granadarrak Espacio Infinitos albuma aurkeztuko du.Gatibuk, aldiz, EH Distopikala disko berriko errito latino eta doinu tropikalekin beteko du gaua. Vanesa Martin malagarrak, bestalde, Placeres y Pecado lana hurbilduko du Bilboko Aste Nagusira.

Europa Parkeari dagokionez, Lola Indigo abeslari eta dantzariaren erritmoak eta Zetak bandaren musika elektronikoa izango dira protagonista. Azken hori EITB taldeko Gaztea irratiaren eskutik iritsiko da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.