entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-11

‘Zerua Irabazi’ kanta eta bideoklipa zabaldu ditu Lide Hernandok

Musikari donostiarraren Bele bakarkako proiektu berriaren lehendabiziko singlea da, eta “zintzotasunaren diktadura” hartu du hizpide.

Zerua Irabazi - Bele Zerua Irabazi - Bele
Zerua Irabazi - Bele

Liher taldeko abeslari eta gitarra-jolea da Lide Hernando. Baina bere hastapenak ez zituen rockaren bidetik egin, eta jatorri haietara itzuli nahian abiatu du orain Bele bakarkako musika proiektua.

Musika beltza, r&b-a eta pop elektronikoa nahastuz, proposamen berri honen aurkezpen txartela zabaldu berri du, lehendabiziko singlea eta dagokion bideoklipa: Zerua Irabazi.

Muaiskariak berak argitu duenez, Black Mirror telesaila izan du pieza honetarako inspirazio-iturri, zehazki Nosedive atala. Hala, hitzetan “zintzotasunaren diktadura” hartu du ardatz.

Kanta plataforma digital nagusietan entzun daiteke, eta ikus-entzunezkoa YouTube kanalean dago. Nitya Lopez bizkaitarra aritu da zuzendari, eta ekoizpenaz La Córnea Digital eta Epic Films arduratu dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.