entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-09-10

ZERO 7 (Ingrid Eto) GUREAN

Lotura erlazionatuak
Azken hamarkadan dowm tempoak izan duen erreferentzi nagusienetarikoa Euskal Herrian izanen dugu aurki. Zehazki, urriaren 9an, asteartearekin, kontzertua eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian.
90. hamarkada amaieran sortutako taldea da Zero 7. Londreseko iparraldean kokatzen dugun talde honen gidariak Sam Hardaker eta Henry Binns ditugu. Radioheaden Climbing up abestiaren nahasketa bat egiteko elkartu ziren. Oxfordeko taldearen eta Nigel Grodich ekoizlearen gustukoa izan zenez, Lenny Kravitz edo Lambchop bezalako taldeentzat nahasketak egiteko deitu zituzten ondoren. Honela, 2001ean Simple Things lehen diskoa sortzen dute Ultimate Dilemma diskoetxearentzat.

Lan arrakastatsua izan zen miloi inguru ale saltzera iritsi zelarik. Destiny bezalako singlek markatu zuten lehen diskoaren norabidea. Beranduago 2004ean When it falls bigarren diskoa kaleratu zuten. Taldearen konfirmazioa bilakatu zen lan honek ez zituen aurrekoak bezalako salmentak lortu, nahiz eta kritika eta jarraitzaileen gustokoa izan. 2006an The Garden hirugarren diskoa kaleratu zuten, momentuz argitaratu duten azkena.
Bertan Sia Furler edo Jose Gonzales bezalakoen laguntza izan zuten ahotsak grabatzerako orduan. Orain Ingrid Eto talde paraleloarekin datoz. Doinu instrumentalak eskaintzen dituzte eta taldearen arrakasta handienak nahiz argitaratu gabeko doinuak eskaintzen dituzte.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.