entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-09

Zea Maysek hiru kanta berri bildu ditu Ate EPan

Kea singlearekin batera, hiru proposamen berri hauek ere taldearen 10. diskoa (estudioko 9.a) izango den ATERA lan luzearen aurrerapen-zertzeladak dira. Laster abiatuko dute aurkezpen-bira eta, Euskal Herrian ez ezik, Europan ere ariko dira kontzertuak em


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Aiora Renteria (ahotsa), Iñaki Imaz (gitarra), Ruben Gonzalez (baxua) eta Asier Basabe (bateria) laukoteak, Zea Mays banda bilbotarrak alegia, prest dauka disko berria (taldearen 10.a, estudioko 9.a). Lanak –Atera– aurki ikusiko du argia, baina aurrerapen batzuk helarazten ari dira tantaka.

Kea singlea atera zuten lehenik, eta beste hiru kanta biltzen dituen Ate EPa estreinatu dute orain; erritmo, eragin eta energia nahasketa bikaina. Atmosfera elektronikoa dakarte, baina genero aniztasun handia ere bai, tartean soilik ahotsez osatutako Hiri Era proposamena.

Atera lan luzeak barnebilduko ditu aurreko guztiak, eta gehiago. Ekoizpenean Campi izan dute (Vetusta Morla, Natalia Lafourcade, Jorge Drexler). Grabaketarako Andoaingo Garate estudioetara jo dute, eta nahasketak Hector Castillok (David Bowie, Björk, Rufus Wainwright) egin ditu New Yorken.

Aurkezpen bira luzea aurreikusten dute eta hauek dira, orain arte konfirmatutakoen artean behintzat, Euskal Herrian egingo dituzten geldialdiak:

  • Abenduak 20: Kafe Antzokia, Bilbo.
  • Urtarrilak 25: Zentral Aretoa, Iruña.
  • Otsailak 8: Dabadaba, Donostia.
  • Otsailak 15: Jimmy Jazz, Gasteiz.
  • Martxoak 14: San Agustin Aretoa, Azpeitia.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.