entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-21

Zea Mays taldeak jasoko du 2023ko Adarra Saria

Laukote bizkaitarrak gaur –ekainak 21–, 19:30ean, jasoko du Donostiako Udalak emango duen X. Adarra Saria. Victoria Eugenia Antzokian izango da ekitaldia eta kontzertua emango dute segidan.

Zea Mays taldeak 2023ko Adarra Saria jasoko du gaur, ekainare 21ean, Musikaren Europako Egunean. Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak emango duen X. garaikurra izango da.

Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute taldekide bizkaitarrek saria, Marijose Rekalde eskultoreak egindako garaikurra. Donostiako alkatearen eskutik jasoko dute 19:30ean, eta segidan kontzertua emango dute kolaboratzaile talde zabalarekin batera. 

Juan González Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordeak erabaki du Zea Maysek merezi duela aurtengo saria.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.