entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-04

Yosuke Yamashita-k, Abdullah Ibrahim-ek eta Enrico Rava-k jasoko dituzte Donostiako Jazzaldia sariak

Jaialdiaren 58. edizioa uztailaren 21etik 25era bitarte egingo dute, eta orotara 90 kontzertu antolatu dituzte, tartean sariak jasoko dituzten hiru musikarienak ere.

Yosuke Yamashita Yosuke Yamashita

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Donostiako 58. Jazzaldiak 16 agertokitan banatuko dituen 90 kontzertu dakartza 2023ko ediziorako. Uztailaren 21etik hasi eta hilaren 25era arte, jazz doinuez gozatzeko aukera izango da Trinitate plazan, Zurriola hondartzan, Kursaaleko auditoriumean eta kanpoaldeko terrazetan, Viktoria Eugenia antzokian, San Telmo museoan, Txillida Leku museoan (Hernani, Gipuzkoa) eta Tabakaleran, besteak beste.

Emanaldi horietako hiru, hain justu, aurtengo Jazzaldia sariak jasoko dituzten artistenak izango dira: Abdullah Ibrahim hegoafrikarra, Yosuke Yamashita japoniarra eta Enrico Rava italiarra.

Horiek ez ezik, kartela osatuko duten izenen artean daude Norah Jones, Ben Harper, Joss Stone, Pat Metheny, Village People, Kenny Barron, Bill Frisell, Tiken Jah Fakoly, Fred Wesley & The New J.B.'s, Jerry Bergonzi, Eri Yamamoto, Bamba Wassoulou Groove, eta Michele Hendricks & Ronald Baker Project ere.

Euskorleans proiektuak, bestalde, bere tartea izango du uztailaren 20an. Euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko jazza uztartzen dituen egitasmoa da.

Hertsiki jazzari loturikoak ez izanagatik, kontzertua emango dute, baita ere, beste hainbat talde eta artistak: Viva Suecia, Zetak, Arde Bogota, Elena Setien, Rocio Marquez & Bronquio, Niño Josele, NGBM Cuarteto, Gonzalo del Val, Arima Soul, Lucia Rey, Kinkfolk, Olana Liss eta Amaika Rude.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.