entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-03

XVI. Burlata Blues Festivaleko kontzertuak hasi dira

Tori Sparks, Trudy Lynn eta Steve Krase, La Perra Blanca Trío edota Delta Blues Riders zuzenean ariko dira gaurtik hasi eta abuztuaren 6ra bitarte Burlatako Udal Plazan.

Tori Sparks Tori Sparks

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Burlata Blues Bar elkarteak izen bereko jaialdiaren edizio berria dakar: XVI. Burlata Blues Festival. Doako eskaintza zabala prestatu dute abuztuaren 1ean hasi eta hilaren 6an amaituko den ziklo berri honetarako.

Bi zine proiekziorekin abiatu dute festibala: Ray eta I’m Not There filmak ikusgai izan dira, biak 19:30ean. Zinema-saioez aparte, baina, zuzeneko kontzertuak izango dira, aurten ere, apustu nagusia. Orotara, zortzi saio dakartza kartelak.

Ostegunean, abuztuak 3, Mario Siles Triok joko du 19:30etatik aurrera. Blues-jazz tradizionala countryarekin, soularekin eta funkarekin nahasten dute, eta musika afroamerikarraren hastapenetara daramate publikoa. 22:30ean Shake bandak hartuko du lekukoa.

Ostiralean, abuztuak 4, 20:00etatik aurrera, aurtengo kartelburua igoko da oholtzara: Tori Sparks. Chicago jaiotako artistak Bartzelona du orain bizitoki, baina bere jaioterriko estiloekiko leial segitzen du: rocka, bluesa eta gospela, flamenkoarekin uztartuta. Ostean, 23:00etan, Trudy Lynn-en txanda izango da. Golden Girl diskoa aurkeztuko du eta, horretarako, Steve Krase eta Travellin’ Brothers banda izango ditu alboan.

Larunbatean, hilak 5, Motelas laukote donostiarra ariko da. Eta haien ondoren, Cadizetik heldu diren La Perra Blanco Trío igoko dira oholtzara. Alba Blanco buru duen taldeak 50eko hamarkadako rhythm and blues, góspel, hillbilly, rockabilly, country eta bluegras doinuak dakartza.

Egitaraua borobiltzeko, igandean, hilak 6, Delta Blues Riders banda portugaldarrak emango du kontzertua. Emanaldi bikoitza izango da gainera, 13:30ean nahiz 20:00tan ariko baitira. Laukoteak Mississippiko blues doinu autentikoak jorratzen ditu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.