entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-12

Xabier Anduaga tenorea Metropolitan Operan ariko da

Donostiarrak apirilaren 13, 16, 22, 26 eta 29an kantatuko du New York hiriko areto sonatuan.

Xabier Anduaga donostiar tenoreak New Yorkeko Metropolitan Operan kantatuko du estreinakoz. Nemorinoren azalean ariko da Gaetano Donizetti italiarrak XIX. mende hasieran idatzitako L'elisir d'Amore operan.

Anduagaren debuta apirilaren 13an izango da, baina hilaren 16an, 22an eta 29an ere egingo dute emanaldi bana areto berean. Hitzordu garrantzitsuak izango dira 27 urteko tenorearen ibilbide artistikoan, eta publikoak ere jakinminez hartuko du 2021ean Gazte Kantari Onenaren Opera World nazioarteko saria irabazi zuen donostiarraren saioa. 

Donizettiren komedia Italiako herri txiki batean girotuta dago. Anduagak interpretatuko duen bertsioa, zehazki, Barlett Sherrek prestatu du eta Michele Gamba maisuak gidatuko du. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.