Urrian argitaratuko du Elkar zigiluak eta kaleratzearekin batera, bira bat egiteari ekingo diote
XSS Band izena du donostiarraren proiektu berriak. Xabi San Sebastian (XSS), bere musika-lanak direlako, eta Band, musika-lan horietan ukitu berezi bat nabari delako. Taldearen parte hartzeak nabarmen egin du gora, eta soinua sendotu eta aberastu egin da. Batzuetan ia tribala dirudi, rockeroago bestetan, etengabeko riffak eta doinu itsaskorrak. Elkarretik aurreratu digutenez, hori guztia eta beste hainbat gauza topatuko duzu urriaren hasieran aurkeztuko den diskoan.
Musikariak Igor Telletxea..... bateria Matthieu Haramboure ..... baxua Satxa Soriazu ........ teklatuak, sintetizadoreak Ruben Caballero ....... gitarrak Xabi San Sebastian ...... ahotsak eta gitarrak