entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-09-22

X eta Besteak kanta eta bideoklipa sareratu ditu Izaro Andresek

Jaiotz Osak (Osa+Mujika) zuzenduriko koreografiak jarri dio mugimendua Andresen disko berria izango den Cerodenero-ren lehendabiziko singleari.

xetabesteak Izaro – X eta Besteak

Honezkero plataforma digital guztietan dago entzungai eta ikusgai Izaro Andresen berriena: X eta Besteak izeneko singlea. Izan ere, kanta ez ezik, ikus-entzunezkoa ere sareratu du Mallabiako artistak. Jaiotz Osa (Osa+Mujika) koreografoaren zuzendaritzapean dantzaturiko piezarekin dator Izaro Andres.

Iragan irailaren 4an iragarri zuen artistak aro berria zetorrela, ‘zero’ aroa. Hain justu, Cerodenero izeneko diskoa kaleratuko du datorren abenduaren 8an. Aurrekari gisa, X eta Besteak hau zabaldu du eta kontzertu-sorta ere baieztatu du dagoneko. Sarrerak izaromusic.com atarian eros daitezke.

Urtarrilak 2, Bilbo, Euskalduna.
Urtarrilak 3, Donostia, Kursaal.
Urtarrilak 4, Donostia, Kursaal.
Urtarrilak 14, Las Palmas.
Urtarrilak 20, Pozuelo de Alarcón.
Otsailak 3, Gasteiz, Principal.
Otsailak 9, Bartzelona, Apolo.
Otsailak 18, Iruñea, Baluarte.
Martxoak 2, Sevilla, Cartuja.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.