entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-10

X. Atlantikaldia jaialdia egingo dute irailaren 14tik 17ra Errenterian

Rodrigo Cuevas (Asturias), Fémina (Argentina), Aywa (Magreb), Nidia Gongora (Colombia), Bia Ferreira (Brasil), EDE (Madril), Rebeca Lane (Guatemala) eta Olaia Inziarte (Euskal Herria) artisten parte-hartzea konfirmatu dute momentuz.

Rebeca Lane Rebeca Lane

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bitakora lelopena, Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiaren X. edizioa hartuko du Errenteriak irailaren 14tik 17ra bitarte. Hala, munduko kulturen eta askotariko arte diziplinen topagune bihurtuko da Gipuzkoako herria.

Dantzak, erakustaldiek, kaleko arteek, kirolak, gastronomiak… lekua izango dute lau eguneko egitarauan… eta, batez ere, musikak. Programazio osoa irailean jakinaraziko dute antolatzaileek, baina kartel ofiziala osatuko duten hainbat izen jakitera eman dituzte dagoeneko. Euskal musikaren ordezkari gisa Olaia Inziarte baztandarra ariko da. Eta, kanpotik etorrita: Rodrigo Cuevas (Asturias), Fémina (Argentina), Aywa (Magreb), Nidia Gongora (Colombia), Bia Ferreira (Brasil), EDE (Madril) eta Rebeca Lane (Guatemala).

Hitzordu garrantzitsuenak hainbat eszenatokitan barreiatuta gertatuko dira, Lehendakari Agirre Plazan, Panier orubean, Herriko Plazan eta Foru Plazan, hain zuzen.

Halaber, jaialdiak hasieratik egin duen sorkuntzaren aldeko apustuari jarraiki, aurten ere ez dira faltako ‘Itsas Elkarrizketak’. Jatorri anitzetako sortzaileak harremanetan jartzea du xede ekimen honek, inoiz batera taularatu gabeko emanaldiak lehenengoz Atlantikaldiako publikoari eskainiz. Elkarlan hauek jaialdiaren bereizgarri nagusienetako bat bilakatu dira. Horien berri ere irailean emango dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.