entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-28

Willis Drummondek ANE filmaren soinu bandaren bideoklipa aurkeztu du

‘Nahi eta nahi ez’ kanta 2021eko Goya sarietarako hautagaia da Abesti Original Onenaren kategorian

Jurgi Ekiza buru duen taldeak ‘Nahi eta nahi ez’ bideoklipa kaleratu du, ANE filmeko kanta nagusia. Bideoklipa Diego Kataryniuk-ek zuzendu du eta EAEko Zinema eskolak nahiz Amania Films eta The Last Wagon ekoiztetxeek osatu dute.

Soinubanda originala Jorge Grandak idatzi zuen eta, era berean, Berri Txarrak zein Willis Drummond beraren hainbat abesti ere jasotzen du filmak.

‘Nahi eta nahi ez’ honek, zehazki, Abesti Original Onenaren izendapena jaso du 2021eko Goya Sariei begira. Willis Drummond taldeko kideek aurkeztu berri duten bideoklipean eurak beraiek dira iruditan protagonista.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.