entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-14

VillaSound Bilbao jaialdiaren hirugarren edizioa martxan du Bilboko Udalak

Artista gazteei zuzenduriko deialdia zabaldu dute eta parte hartu nahi dutenek proposamenak bidal ditzakete abenduaren 13ra arte.

Musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea da VillaSound Bilbao ekimenaren helburu nagusia. Bilboko Udalak hirugarren edizioa abiatu du eta jada zabalik da deialdia.Epaimahai profesional bat arduratuko da 12 talde aukeratzeaz. Horiek guztiek zuzeneko kontzertua emateko aukera izango dute, 2023ko martxoan, Bilborocken. Guztira lau kontzertu izango dira eta, beraz, horietako bakoitzean hiru taldek emango dute zuzenekoa.

Parte hartzeko, talde edo bakarlariek 16 eta 30 urte bitartean izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegokoak edo Nafarroakoak izan behar dute. Musika estiloari dagokionez, edozein motatakoa baloratuko du epaimahaiak: rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka… edota horien arteko fusioak. 

Interesa dutenek, abenduaren 13ra arteko epea dute beren lanak aurkezteko Bilboko Udalaren webgunean. Oinarriak ere kontsulta daitezke: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.